XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zorte on berak lagundurik, J. Haritschelhar-ek eta E. Knô*r-ek bi aldetarik eskuratu zuten, garai bertsuan, olerkari ezezagun baten poesia izengabea, 1554ean Nafarroako Henrike III. aren jaiotzaren ohoretan idatzia eta beste mintzairetako olerki batzuen artean, Toulouse-n argitaratua, Bernard du Pocy delako batek: ikus, J. Haritschelhar, Une poésie basque du milieu du XVIe síecle, célébrant la naissance de Henri III de Navarre, Euskaltzaindia, Iker-2, 1983, 259-267.

Azkenekotz Nafarroatik piska bat urrundurik ere ez ditugu zeren ahantz 1489an, Bretainia-ko Vannes hirialdera, Gipuzkoar itsasturiek egin zuten gerlaren karietara, Velez de Idiaquez jaunak Salinas-ko kondeari Zestoa-tik bidali zizkion bertsuak, A. Olazuk, 1975ean argitaratu zituenak (FLV, XIX.); gure euskal testu literarioak ere gerta daitezkeela gure Herriko historiaren lekuko hoberenak oroitarazteko, gure mintzaira jakin gabe gure historia egin nahi luketen historialari askori, ez dira gaizki heldu.

XVII. mendea XVII. mendeko euskal literaturari buruzko aurkiberriak ez dira menturaz hain batekoak, nahiz hor dauden, jadanik aipatu dugun A. Oihenarten Art poétique delako hura eta hor ere, Salamanka-ko artxibategian, L. Michelena-ren alaba Itziar-ek aurkitu dituen datu interesgarriak Axularen ikasketei buruz, hala nola, 1592-93 ampamp; 1594-95. ikasturtetako haren matrikulak (F.L.V., XVI, 1974).

Bainan gai honi buruz, bere literaturaren historian, Michelenak idatzi zuen kapituluari, ez genioke ohar bat edo beste baizik eratxikiko: Adibidez 1972ko Gure Herria-ren 2. zenbakian, Martin Elso Ainhoarrak, zehaztasun zenbait eman zituen, Santxo Elso-koaren, euskarazko lehen Doktrinaren egileari zihoazkionak.

1981eko A.S.J.U.ren XV. zenbakian, J. Oroz Arizcuren-ek argitu zuen halaber 1577ko urriaren 20ean jaioa zela, Uterga-ko herrian, Beriayn bat geroago, 1621ean Iruñean Tratado de cómo se ha de oír música elebiduna agertu zuena eta 1626an berdin hiri berean Doctrina Christiana.

Eta Nafarroatik Bizkaiara iganez, Enrike Knô*r-ek A.S.J.U. XX-2ren 1986eko zenbakian eta J. A. Arana Martija-k urte bereko Euskera XXXI-2ren zenbakian Betolaza-ren eta haren 1596eko Doctrina Christiana-ren berri eman ziguten, zehaztuz bereziki, euskal idazle hori, S. Domingo de la Calzada-ko apez-nausi zelarik, hil zela 1599an.